Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Indalencio Ojanguren Martin Bilduma (Berrizko argazkiak) 2017-10-12T11:03:05+00:00

 

Indalecio Ojanguren

Berrizko argazkiak  ikusi

Bilduma osoa ikusi

Ojanguren argazki bildumaren balio historikoa, soziala eta antropologikoa, Indaleciok berak urteetan zehar Euskal Herriko txokoetan egindako mendi irteera eta txangoetan bildutakoak, itzela da.

1887. urtean Eibarren jaioa, XX. mende hasieran argazkigintzan hasten da eta bere mendizaletasuna bisitatuko dituen hamaika herritar, kokapen eta mendi irteerekin batera uztartuko du. Mende hasieratik eta 60ko hamarkada arte bere lana makina bat egunkari eta medioetarako garatu zuen, 1972. urtean zendu zelarik.

Bere biografia eta argazkigintza lanen deskribapen zehatza Club Deportivo Eibarko orrian eta Wikipedian aurkitu daitezke. Bilduma, 8000 argazki baino gehiagoz osaturik dagoelarik, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1966. urtean eskuratu zuen eta makina bat pasadizoren ondoren, Tolosan kokaturiko Gipuzkoako Artxibo Orokorrean digitalizatua eta katalogatua izan zen eta Koldo Mitxelena Kulturunean herritarren eskura libreki kontsultatua izan zedin utzi zen. Ojanguren bilduma plataforma honetan biltegiraturik, erabiltzaileei bildumarekiko eta bere barnean dagoen informazioarekiko irisgarritasuna erraztu nahi diegu. Halaber, erabiltzaileen irisgarritasunean sakondu asmoz, bilduma osoa Creative Commons Aitortu-BerdinPartekatu lizentziaren bitartez askatua izan da, berau Wikipediarekin bateragarria delarik.

Indalecio Ojanguren bildumako 8154 argazkien artean, jada Euskal Herriko irudi kolektiboko zati diren bi argazki goraipatuko genituzke. Lehena 1933. urteko Autonomia Estatutuko hauteskundeetan Eibarren hartutakoa eta bigarrena Txirrita eta Saiburu bertsolari mitikoei hartutakoa.

 

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (http://www.artxibogipuzkoa.gipuzkoakultura.net) (Gipuzkoako Foru Aldundia) argazki funts hori dago.